Datorren igandean, 17:00etan hasita, Ane Artetxe, Amaia Ruiz de Galarreta eta Amaia Irazabalen eskutik, Arpa Magikoa haurrentzako emanaldia egingo da eskolako aretoan. Zehazki, lau eta zortzi urte arteko haurrei zuzendutako ipuin kontaketa musikatua izango da. Sarrera doakoa da, baina aurrez izena eman behar da. Gaur, otsailak 18, da horretarako azken eguna.

Izena emateko Tonpe Guraso Elkartea eta Lagunaken, ikuskizunaren antolatzeaileen, posta elektronikora (gurasoelkartea.getaria@gmail.com) haurraren eta helduaren izen-abizenak eta telefono zenbaki bat bidali behar dira.

 

Lotutako albisteak: