Igandean, Iturzaeta aretoan Ane filma ikusteko aukera izango da. Getariako Udalak antolatuta, 19:00etan hasiko da emanaldia. Ordu eta berroigei minutuko lan horrek duela hamar urte baino gehiagoko euskal gatazkaz hitz egiten du, gatazka bera esplizituko aipatu gabe. Alaba baten, Aneren, desagerpena izango da istoriaren abiapuntua.

Sarrerak lau euroko kostua du, eta gaurtik aurrera lortu daiteke turismo bulegoan. Turismo bulegoa, astelehenetan izan ezik, egunero 09:00etatik 13:00etara dago zabalik. Gogoratu, edukiera mugatua izango dela.

Argazkia: FilmAffinity

 

Lotutako albisteak: