Osakidetzaren txostenaren arabera, atzo positibo bat eta herenegun beste bat izan ziren herrian. Ondorioz, intzidentzia-tasak apur bat gora egin du, eta gaur gaurkoz, 141,34an dago.

EAEn, atzo, 7.580 PCR eta antigeno proba egin zituzten, herenegun baino 2.599 test gutxiago. Atzoko positiboen ehunekoa, ordea, herenegungoa baino puntu bat altuagoa izan da: hurrenez hurren, %3,9 eta %4,9. Bestalde, erietxean ospitaleratuta dagoen gaixo kopuruak beheranzko joerari eusten dio. Hala, egun, 313 lagun daude gela arruntetan; ZIUetan, aldiz, 126.

Intzidentzia-tasari dagokionez, Gipuzkoa eta Araba eremu horian daude: lehenengoan 211,53an dago tasa, bigarrenean 258,62an. Bizkaia, aldiz, 326,53ko intzidentzia-tasarekin eremu laranjan dago.