Elkano Fundazioarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, Oniversityk (55 urtetik gorako pertsonentzako ikaskuntza birtualeko plataforma) eta Begi Bistan turismo jasangarriko enpresak antolatutako ikastaroa da. La Primera Vuelta al Mundo de Elkano 5 siglos después izena jarri diote formakuntzari, eta bederatzi saio izango ditu. Irakasle lanetan Maria Violeta Bandres Garcia arituko da.

Apirilaren 12tik ekainaren 25era bitartean, saioak asteazkenero egingo dira, 17:30etik 18:30era. Oniversityko plataformaren bitartez, ikastaroa “online” eta gazteleraz izango da. Dagoeneko zabalik dago izen-emateko epea. Matrikulak 90 euroko kostua du eta esteka honen bitartez egin daiteke izen-ematea.