Gaur argitaratu ditu Osakidetzak asteburuko datuak eta horien arabera, ostiralean bi kasu positibo identifikatu zituzten Getarian. Larunbatean eta igandean, berriz, ez dituzte kutsatu gehiago zenbatu. Asteburuko kasuen ondorioz, intzidentzia-tasak beste koska bat egin du gora, eta egun, 212,01ean dago.

EAEn, asteburuan zehar, atzo erresgistratu zen positiboen ehuneko altuena: hain zuzen, %4,7. Baxuena, aldiz, larunbatean, %4,1. Herenegun 6.611 PCR eta antigeno proba egin zituzte, atzo baino 1.471 gehiago, eta 269k eman zuten emaitza positiboa, atzo baino 27 gehiagok.

Azken egunetan, beheranzko joera izan dute ospitaleratzeek. Larunbatean igoera txiki bat egon zen kurban, baina atzo, berriro ere, behera egin zuen; hala, erietxeetako gela arruntetan 299 gaixo daude. ZIUetan dagoen gaixo kopuruak ere beheraka jarraitzen du, eta momentuz, 120 lagun daude bertan.