533,46 puntu lortu eta gero, Oier IAk langa berria ezarri zuen orain bi aste Getaiarrak taldean. Lehengo astean, ordea, marka guztiak hautsiz, seigarren denboraldiko puntuaziorik altuena lortu du Iruenek. Hala, 562,09 punturekin, Egunean Behineko Getaiarrak taldeko lider bihurtu da. Puntuazio hori lortzeko, bataz beste, 37,86 segundotan 8,86 galdera asmatu ditu.

Bigarren eta hirugarren sailkatuei, Gizotsori eta Anderri, tarte dezentea atera die: 519,19 eta 512,92 puntu lortu dituzte, hurrenez hurren. Lehiak aurrera darrai eta gaur abiatuko da denboraldiko bosgarren astea.

Lotutako albisteak: