Igandean, martxoaren 7an, Emakumeen Nazioarteko Egunaren bezperan, Amaia Zinkunegi kontalariaren eskutik, Otsandreak Korrika emanaldia egingo da Getarian. 19:00etan hasita, Iturzaeta aretoan izango da. Helduei zuzendutako kontaketa bat da, eta sarrera doakoa da. Hala ere, edukiera mugatuta egongo denez, turismo bulegoan gonbidapena eskatu behar da. Gaurtik aurrera daude gonbidapenak eskuragarri bertan.

Zinkunegik Clarissa Pinkola Estesen Mujeres que corren con los lobos liburutik hartutako zenbait ipuinen eta istorioren kontaketa eta irakurketa egingo du. “Kontaketa horietan kultura arteko mito aberatsak, ipuinak eta istorioak agertzen dira, emakumeek beren indarra eta osasuna berreskura dezaten eta, batez ere, goza dezaten”, dio sinopsiak.