Dagoeneko, Getariako Udalak abian jarri du XX. Literatur Lehiaketa. Lanak Getariako udaletxean edo liburutegian aurkeztu behar dira eta azken eguna martxoaren 29a izango da; zehazki, 13:00etan. Getariarrei zuzendutako lehiaketa da, eta partaide bakoitzak, bere mailan, nahi adina lan aurkeztu ditzake. Hori bai, norberak eginak izan behar dute.

Maila bakoitzean bi modalitate izango dira: Ipuina eta bertsoa edo olerkia. Idatziak euskaraz eta originalak, beste lehiaketetan saritu gabeak, izan behar dute eta gaia librea da.

Lanen luzera adinaren arabera

Nola aurkeztu behar dira lanak?

Ordenagailuz idatzita, Times New Roman letra motarekin eta 12ko tamainarekin, lerroartean tarte bikoitza utzita eta DIN A-4 neurriko orrietan aurkeztu behar dira. Lanarekin batera, gutunazal itxi bat aurkeztu beharko da, barruan ondoko datuak zehaztuta: egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia. Horrez gain, kartazalaren kanpoaldean ipuin edo bertso/olerkiaren izenburua idatziko da.

Epaimahai lanak Iturzaeta Herri Eskolako irakasle batek, Artzape Euskara Elkarteko ordezkari batek, herriko idazle batek eta Getariako Udaleko Euskara Batzordeko buruak egingo dituzte. Idazkari-lanak, berriz, kultur teknikariak egingo ditu.

Sari banaketa

Epaimahaiak lanik onenak sarituko ditu apirilaren 23an, 18:30ean egingo den sari banaketan. Egile batek ezingo du sari bat baino gehiago jaso. Lehenengo taldean (Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. maila arteko haurrak) izan ezik, gainerakoetan, modalitate bakoitzean sari bat emango da.

Maila bakoitzean emango diren sariak

Lehen Hezkuntzako hirugarren eta seigarren mailen artean, ipuina modalitatean, bi sari banatuko dira mailako. Maila egokiko olerkirik ez balego, hirugarren ipuin onena sarituko litzateke.