Aritz Aranburu getariarrak eta Paula Estevez eta Iñaki Castro donostiarrek osatzen dute Oki Moki musika taldea. Datorren larunbateko kontzertuan lehengo urtean plazaratutako Working Class Pop diskoa aurkeztuko dute. Hasiera batean, 19:00etarako zuten prestatuta emanaldia. Sarrera guztiak agortu ostean, ordea, bigarren ikuskizun bat egingo dute 17:00etan hasita. Sarrerak esteka honetan klikatuta eros daitezke.

Gazteleraz, euskaraz zein ingelesez abestuz, lo-fi melodiekin batera, punk pop estiloko musika lantzen dute. Iaz ateratako diskoa osorik entzun daiteke beraien Bandcamp atarian.

Argazkia: mondosonoro.com

 

Lotutako albisteak: