Euskadiko Traineru arteko distantzia luzeko txapelketa izango da igandekoa. Parte hartzaileak hiru kategoriatan lehiatuko dira: emakumezkoak, gizonezkoak eta beteranoak. Estropadak 10:00etan hasita, Legution jokatuko dira.

Emakumezkoetan zortzi traineruk parte hartuko dute: Deustu, Donosti Arraun, Hondarribia, Kaiarriba, Orio, San Juan, Tolosa eta Zarautz. Gizonezkoetan, berriz, 11 ontzi arituko dira lehian: Getaria, Arkote, Deustu, Hondarribia, Isuntza, Kaiarriba, Ondarroa, Orio, San Juan, Zarautz eta Zierbena. Beteranoetan bost traineru: Badok, Bilbao Beteranoak, Fortuna, Iberia, Mundaka eta Plentzia Traineru baltza. Horiez gain, estropadatik kanpo arituko dira hiru ontzi: Deustu B, Kaiarriba B, San Juan B.

Argazkia: Luis Azpeitia

 

Lotutako albisteak: