Hilabete honetan, udaberriaren etorrera aprobetxatuz, herriko gaztetxoek zuhaitzak landatuko dituzte Urritzarekin. Ekintza Lehen Hezkuntzako laugarren eta bosgarren mailako haurrei dago zuzenduta. Datorren larunbatean, 11:30ean, herriko plazan elkartu eta herrian zehar zuhaitzak landatuko dituzte.

Izen-ematea aurrez egin behar da. Horretarako urritza.ae@gmail.com posta helbidera haurraren izen-abizenak bidali behar dira. Datuak bidaltzeko azken eguna osteguna, martxoak 11, izango da.

Argazkia: Freepik