Joan den astekoa Egunean Behineko seigarren denboraldiko lehen garaipena izan da Ametsentzat; 545,58 punturekin, Getaiarrak taldeko lehen postua lortu du. Bataz beste asmatutako galdera kopurua 8,43 izan da, eta horretarako 31,36 segundo behar izan ditu. 534,52 eta 525,35 punturekin, hurrenez hurren, IOA erabiltzailea izan da bigarren sailkatua, eta Ainara OL hirugarrena.

Asteko garaipena lortu arren, Ametsek ez du Irueneren marka gainditzerik lortu. Izan ere, azken horrek 562,09 puntutan ezarri zuen langa duela bi aste.

 

Lotutako albisteak: