Bihar, martxoak 19an jokatuko den Aztiri bat bertso sarian parte hartuko du Danel Olanok. Getariarrak, arratsaldeko 17:00etan izango du hitzordua, Legazpiko Latxartegi aretoan, baina, izatez, sari hau, Osinalde Bertsolari Gazteen Txapelketako hiru kanporaketetako bat baino ez da. Olanorekin batera, Asier Alcedo (Portugalete), Lurdes Ondaro (Munitibar), Aroa Arrizubieta (Gasteiz), Aissa Intxausti (Lekeitio) eta Garazi Navarro (Amoroto) arituko dira biharko saioan.

Orain arte, 1971tik hasita, kanporaketa hauek afari giroan jokatu izan dira, aurten, ordea, segurtasun neurriak bermatzeko, bai biharko saioa, baita hurrengo bi konporaketak ere, Osinberde eta Argiberri sariak, Gabiria inguruko herrietako aretoetan egingo dira. Kanporaketa gaindituz gero, datorren ostiralean izango luke Olanok hurrengo saioa, martxoaren 26an, Gabirian bertan jokatuko den final nagusian.