Atzo jokatu zen Egunean Behineko seigarren denboraldiko azken partida. Getaiarrak taldeko puntuazio altuena eskuratuz, azken asteko irabazlea Unai izan da. Bataz beste 8,71 galdera asmatu ditu 45,57 segundotan eta hala, 538,14 punturekin amaitu du astea. Bigarren eta hirugarren sailkatuak AmetsGa eta Jon Ander izan dira, 537,96 eta 535,99 punturekin, hurrenez hurren.

Azken garaipena Unairena izan arren, denboraldiko txapelduna Iruene izan da otsailaren 22ko astean lortutako 562,09 puntuei esker. Dagoeneko, hiru sasoitan lortu du Getaiarrak taldeko urrezko domina eta honako hau laugarrena izan da. Bejondeizula!

Euskal tribialaren garatzaileek azaldu dutenez, atsedenaldi baten ostean, Aste Santuen ondoren hasiko da zazpigarren sasoia. ARTZAPEk sortutako Getaiarrak taldeak ere martxan jarraituko du; beraz, getariarren arteko lehia bermatuta izango duzue. Egun, 251 partaidek osatzen dute taldea.

Lotutako albisteak: