Apirileko ARTZAPE aldizkariaren alera, besteak beste, Getariako gaztetxoen bertso-eskolako kideak ekarri ditugu. Osteguneroko klaseetan zein gauza eta nola egiten dituzten jakin nahi izan dugu. Aldizkarian irakur daiteke erreportaje osoa, aurrerapen gisa, ordea, bideotxo hau prestatu dugu.

Egiten ari den tesiaren harira, Leire Etxeberria ere elkarrizketatu dugu; beste hainbat gairen artean, mikrofluidika, POC gailuak eta zientzia izan ditugu hizpide. Horrez gain, Mugimet kirol txartel berriaren inguruko informazioak, albiste laburrek eta hileroko kolaboratzaileek eginiko artikuluek osatzen dute kaleratu berri dugun alea.