Astelehenean hasi zen Itzulia Basque Country lasterketa, eta biharkoa bosgarren, azken-bigarren, etapa izango da. Hondarribian hasi eta Ondarroan amaituko da, eta txirrindulariek 160,2 km egin beharko dituzte. 13:29an irtengo dira Hondarribiatik, eta 14:38 inguru zeharkatuko dute Getaria, lasterkarien abiaduraren arabera atzeratu edo aurreratu egin daiteke ordu hori. Kirolariak igaro baino 20 bat minutu lehenago, alegia, 14:18 aldera, N-634 errepideko trafikoa eten egingo dute.

Bestalde, COVID-19a dela-eta, Ertzaintzak nahiz lasterketaren antolatzaileek arduraz jokatzeko eta etxean geratzeko eskatu diete zaleei.