Gaur hasi eta maiatzaren 7a bitartean egin daiteke udalak 2021. urtean emango dituen dirulaguntzen eskaera. Getariako Udalaren webguneko Online Tramiteak ataletik, telematikoki aurkeztu behar dira eskaerak. Elkarteek, erakundeek nahiz enpresek tramitazioa telematikoki egiteko, taldearen izenean duten Izenpe txartela erabili beharko dute.