Koronabirusean positibo emandako herritarren kopuruak gorantza jarraitzen du, eta atzo, bederatzi izan ziren Getarian identifikatutako kasuak. Hala, intzidentzia-tasak, beste behin ere, gora egin du eta 1236,75an kokatu da.

Gauzak horrela, pandemiaren aurrean osasun zerbitzuek gomendatzen dituzten neurriak gogoraraziz, bandoa zabaldu du Getariako Udalak: “Jada ezagunak zaizkigun osasun neurriak betetzea eskatzen dizuegu: musukoa erabili, distantziak mantendu, leku itxiak saihestu… Hitz gutxitan, elkar zaindu gaitezen”.

Euskal Autonomia Erkidegoan ere, datuek ez dute apaltzeko inolako zantzurik erakusten. Atzo, 10.808 PCR eta antigeno proba egin eta 940 positibo atzeman zituzten; alegia, proba egin zutenen artean %8,7ak positibo eman zuen. Erietxeetan, bestalde, herenegun baino lau gaixo gutxiago daude; hain justu, 570 pertsona. 442 lagun gela arruntetan daude, eta 128 ZIUetan.

Lotutako albisteak: