Azken datuen arabera, errenta aitorpena euskaraz egiten duten getariar kopuruak gora egin du. 2017ko errenta aitorpena 387 getariarrek egin zuten euskaraz, hau da, aitorpena egin zuten herritarren %26,38ak; 2018koa 456k, %30,30ak; eta 2019koa 492k, %48ak. Beraz, hiru urteko tartean, 105 lagun gehiagok egin zuten euren errenta aitorpena euskaraz. Hala, aurten ere 2020ko errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin diete herritarrei UEMAk eta Getariako Udalak.

Herritar ugarik hilaren hasieran jaso zituzten 2020ko errenta aitorpena egiteko autolikidazio proposamenak. Hala, joan den astelehenaz geroztik, eta ekainaren 30era arte, onartu ditzakete proposamen horiek. Proposamena bidali ez zaienek, jasotakoarekin ados ez daudenek edo bestelako dokumentazioa aurkeztu behar dutenek, berriz, gaur hasi eta ekainaren 8a bitartean eskatu dezakete hitzordua. Bestalde, errenta aitorpena egiteko epea ekainaren 30ean amaituko da.

 

Lotutako albisteak