Sarri amestu eta irudikatu dute haurrek altxor bat bilatzea, behin eta berriro kontatu izan dute ipuinetan. Datorren asteburuan, Urritza Aisialdi Elkartearen hileroko ekintzarekin, horretan ariko dira Getarian zehar.

Hilabete honetakoa Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailetako haurrentzako jarduera izango da. Larunbatean, apirilaren 24an, egingo dute, 16:30etik aurrera. Izena, ordea, aurretik eman behar da, apirilaren 22a baino lehen, hain zuzen ere. Horretarako urritza.ae@gmail.com posta elektronikora idatz daiteke.

Begirale bila

Hileroko ekintzez gain, udalekuak dira Urritzaren eskaintza nagusia eta duela egun batzuk sare sozialen bitartez iragarri zutenez, horietarako begirale bila dabiltza. Beraien helbidera mezu elektroniko bat bidaltzeko eskatu diete interesa izan dezaketenei.