Urola Kostako Udal Elkarteak, UKUEk, Ekiten Digitala egitasmoa jarriko du berriro martxan. Horrekin, eskualdeko ekintzaileei zein enpresari txikiei beraien negozioak digitalizatzen lagundu nahi die, kontuan hartuta, batez ere, COVID-19aren testuinguruan, prozesu hori azkartu egin dela.

Bi lan lerro nagusi izango ditu programak: batetik, negozioen gaineko aholkularitza digitala eskainiko zaie ekintzaileei neurrira diseinatutako estrategia digitala definitzeko, eta bestetik, bi orduko bost tailer emango dituzte.

Aholkularitzaren bitartez negozio bakoitzak duen presentzia digitala aztertuko dute. Horretarako, lehenik, diagnosia egingo dute eta, gero, bakoitzari egokitutako ekintza-plana. Horiek egiterako garaian aintzat hartuko da negozio bakoitzaren egoera. Zerbitzu honetan izena emateko galdetegi hau bete behar da aurrez.

Bestalde, prestakuntza tailerretan sare sozialak ezagutu, Google My Business erabiltzen ikasi, irudi korporatiboa diseinatu eta sarean iragarkiak nola jarri aztertuko dute. Maiatzaren 4an hasiko dira saioak eta astezkenero egingo dira, online, 10:00etatik 12:00etara. Izena emateko galdetegi hau bete behar da.