Osakidetzaren txostenaren arabera, bezperan bezala, atzo ere lau koronabirus kasu identifikatu ziren Getarian. Hala, 100.000 biztanleko 14 eguneko inzidentzia-tasa apur bat igo egin da: 1448,76tik 1590,11ra. Azken 14 egunetan 45 kutsatu zenbatu ditu Osakidetzak herrian.

Euskal Autonomia Erkidegoko positibo tasa bezperakoa baino altuagoa izan zen atzo; hain justu, %8,1ekoa. Orotara, 12.497 PCR eta antigeno proba egin ziren, eta 1.013 positibo atzeman zituzten. Erietxeetako egorak, bestalde, okerrera egin du. Gaur-gaurkoz, 714 pertsona daude ospitaleratuta, bezperan baino hiru gaixo gehiago. 549 lagun gela arruntetan daude, ZIUetan, aldiz, 165.

 

Lotutako albisteak: