Aurtengo literatur lehiaketako idazlanak baloratzeko eta lan sarituak hautatzeko, joan den asteartean bildu zen epaimahaia. Orotara, 101 irakurgai izan dituzte: 94 ipuin eta zazpi olerki/bertso.

Ondorengo kideek osatu dute epaimahaia: Nagore Etxabe Iturzaeta Herri Eskolako zuzendariak, Iure Eizagirre Artzape Euskara Elkarteko lehendakariak, Andoni Olaetxea Getariako Udal Liburutegiko liburuzainak eta Itziar Larrañaga Getariako udaleko kultura eta euskara batzordeburuak. Idazkari lanetan, berriz, Erun Ortiz Getariako Udaleko kultur teknikaria aritu da.

Idazlan guztiak aztertu ondoren, hauexek izan dira 20. edizioko lan sarituak:

  • LH3. mailako ipuina
    • Lan saritua: Amets Olaskoaga Larrañagaren Etxeko misterioak.
    • Aipamen bereziak: Oihan Agirrezabalaga Iturberen Oihaneko animaliak eta Laida Azkue Garateren Pinpiriñe lorea.
  • LH4. mailako ipuina
    • Lan saritua: Lur Elorrieta Alberdiren Elefante bat ilargian.
    • Aipamen bereziak: Noa Caballero Escuderoren Lau plastiko aldatzailea eta Intza Subijana Elolaren Bidai polit bat Australiara.
  • LH5. mailako ipuina:
    • Lan saritua: Julene Basurto Olaizolaren Txerri bertsolaria.
    • Aipamen berezia: Izar Urdangarin Agirreren Olatu handienaren bila.
  • LH5. mailako olerki/bertsoa
    • Lan saritua: Aicha Syren Udaberria.
  • LH6. mailako ipuina
    • Lan saritua: Irati Vicente Ezenarroren Liburu magikoa.
    • Aipamen bereziak: Kaiet Albizu Aizpuruaren Hegan egiteko modurik hoberena eta Jurgi Balenciaga Alkortaren Arrantzaleen abentura.
  • 12-14 urte ipuina
    • Lan saritua: Nerea Iribar Arregiren Itsasontzi galdua.
  • 14-16 urte olerki/bertsoa
    • Lan saritua: Amets Aizpurua Mancisidorren E(ra)baki.
  • Helduak, ipuina
    • Lan saritua: Ane Azkue Etxeberriaren Jakituna eta kuriosa.

Sari-banaketa ekitaldia gaur egitea zegoen aurreikusita, baina atzeratzea erabaki da. Hala, koronabirusak sortutako egoerak uzten duenean jakinaraziko da data berria.