Bihar, maiatzak 3, hasiko da Egunean behin jokoaren zazpigarren denboraldia. Lehiak hamar aste iraungo ditu eta, azken denboraldietan bezala, jokalari bakoitzaren bost aste onenak hartuko dituzte kontuan sailkapen orokorra osatzeko.

Codesyntaxeko kideek iragarri dute uztailean aurrez aurreko finala jokatuko dela; lehen sailkatuek eta zozketaz aukeratutako gonbidatuek hartuko dute parte. Final hori momentuko egoerara egokituko da, hortaz, oraindik ez dute zehaztu zenbat pertsonek jokatu ahal izango duten.

Getariarren taldea

Denboraldi berriarekin batera, getariarren arteko lehiari berrekingo diogu Getaiarrak taldean. Gaur-gaurkoz, 252 partaide daude. Inork bat egin nahiko balu, hemen jarraibideak:

  1. Egunean Behin aplikazioa deskargatu.
  2. Zure profila sortu.
  3. “Taldeak” atalera joan.
  4. “+” ikurra sakatu.
  5. “Talde batean sartu (giltza erabiliz)” sakatu.
  6. Taldearen gakoa idatzi: E9529F.

Zorte on!