Asteburuan lan istripua izan zen Indauxen eta bertan zauritutako langilea gaur hil da. “Jota” daude Indauxeko Enpresa Batzordeko kideak eta “senitarteko nahiz lagunei elkartasun eta babes zintzoena” adierazi nahi diete. Horretarako, elkarretaratzea deitu dute biharko. 12:00etan izango da frontoian.

Horrez gain, Indauxeko zuzendaritzak bihar, ostirala, dolu eguna izendatu du galera mingarri horren adierazgarri.

Argazkia: Google Maps