Tristura nagusitu da herrian azken orduetan, larunbatean izandako lan-istripuaren ondotik Andoni Galarraga gazteak bizia galdu duela jakin ondoren. Elkarretaratzea egin dute eguerdian herriko plazan hura gogoratzeko.

Galarragaren lankideek Andoni, Indauxeko langileok beti gogoan izango zaitugu. Gure elkartasun osoa familiari zioen pankarta bat eutsiz, orduerdi inguruko isilunearekin eman diote azken agurra. Herritar ugari bertaratu da elkarretaratzera eta bat egin dute lankideen hitz horiekin.

Esker hitzak sare sozialetan

Kalean ez ezik, Galarraga gogoratu eta mina adierazteko mezuak argitaratu dira sare sozialetan ere. Gertukoek zein bertako kide izan zen klubek, Keta Futbol Taldeak eta Getariako Arraun Elkarteak, adibidez, esker on eta maitasun hitzak izan dituzte harentzat.