Familiak ondorengo mezua helarazi digu:

“Bat-batean amesgaizto batean murgildu gara familia osoa, oraindik ere sinistu ezinik gabiltza.

Eskerrak ematea besterik ez zaigu gelditzen, azken egunetan jaso dugun babes eta maitasuna ikaragarria izan delako. Oso eskertuta gaude Getariako herri osoari erakutsi diguzuen berotasun eta laguntasunagatik. Nola ez, Andonirekin haurtzarotik hasi eta gaur arte bizitza elkarbanatu duzuen pertsona orori.

Ez dugu sekula ahaztuko zeinen zoriontsua izan den gure artean, beti umore eta algaraz beterik eta horrela gogoratzen jarraituko dugu. Bere bizipoza beti izango dugu gurekin.

Laster arte Andoni.”

 

Lotutako albisteak: