Asteburuan Osakidetzak ez du koronabirus kasurik atzeman Getarian. Hala, intzidentzia-tasak beste koska bat egin du behera eta 353,36an kokatu da.

Euskal Autonomia Erkidegoan ere datuek hobera egin dute. Atzo, 7.032 PCR eta antigeno proba egin eta 356 positibo identifikatu zituzten. Positibo-tasa %5,1ekoa izan zen; ostiralean %5,8koa eta larunbatean %6koa. Erietxeetako gela arruntetan 374 gaixo daude, bezperan baino bi gehiago. ZIUetan, berriz, aurreko egunean baino bi gutxiago: 169 pertsona.

 

Lotutako albisteak: