Maiatzaren 23an, igandean, Gure Txeru elkarteak antolatuta ibilaldi neurtua egingo da Getarian. Elkartetik jakinarazi dutenez, herritar orori zuzendutako ekintza da. Edonola ere, gehienez sei pertsonako taldeak osatu ahal izango dituzte parte-hartzaileek.

Izen-ematea txerugetaria@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz egin behar da, eta ostirala, maiatzak 14, izango da horretarako azken eguna. Mezuan, parte hartzaileen izenez gain, arduradun baten telefono zenbakia adierazi beharko da.

Ibilbidea plazan hasiko da. Ondoren, Garate Gainera igo eta Abeta baserritik barrena Askizura joango dira. Bertan, hamaiketakoa egin eta Bizkarra baserritik barrena herrira itzuliko dira.

Argazkia: Google Maps