Koronobirus kasuen kopuruak behera egin duenez, duela aste batzuk atzeratutako Getariako 20. Literatura Lehiaketako sari banaketa egin zuten atzo. Lekualdaketa izan da aurtengoan, izan ere, udalbatzar aretoa utzi eta Iturzaeta Herri Eskolakora pasa dira. Ikusleen artean saritutako lanen egileen ingurukoak zeuden, sarrera mugatua baitzen.

Literatura hitzekin jolastea dela azpimarratuz ekin zion ekitaldi laburrari Erun Ortiz Kultura teknikariak. Aukeratutako lan guztiak epaimahaikideek nabarmenduta zituztela argitu ondoren jaso zuen egile bakoitzak (edo haren senideren batek) bere agiria eta oparia.

Hauek izan dira aurtengo sarituak: LH3. mailan, Amets Olaskoaga Larrañagaren Etxeko misterioak, Oihan Agirrezabalaga Iturberen Oihaneko animaliak eta Laida Azkue Garateren Pinpiriñe lorea; LH4. mailan, Lur Elorrieta Alberdiren Elefante bat ilargian, Noa Caballero Escuderoren Lau plastiko aldatzailea eta Intza Subijana Elolaren Bidai polit bat Australiara; LH5. mailan, Julene Basurto Olaizolaren Txerri bertsolaria, Izar Urdangarin Agirreren Olatu handienaren bila eta Aïcha Syren Udaberria; LH6. mailan, Irati Vicente Ezenarroren Liburu magikoaKaiet Albizu Aizpuruaren Hegan egiteko modurik hoberena eta Jurgi Balenciaga Alkortaren Arrantzaleen abentura; 12-14 urtekoetan, Nerea Iribar Arregiren Itsasontzi galdua; 14-16 urtekoetan, Amets Aizpurua Mancisidorren E(ra)baki eta helduetan, Ane Azkue Etxeberriaren Jakituna eta kuriosa

Dagoeneko irakurgai eta entzungai dituzue aurten saritutako lanak: Getariako 20. Literatura Lehiaketa.

 

Lotutako albisteak: