Azken bi egunetan Osakidetzak ez du koronabirus kasurik atzeman Getarian, eta intzidentzia-tasa 176,68an kokatu da; azken asteetako kopururik baxuena.

Euskal Autonomia Erkidegoan, atzoko datuak bezperakoak baino hobeak izan dira. 9.682 PCR eta antigeno proba egin eta 479 positibo zenbatu dituzte, eta positibo-tasa %4,7koa izan da; bezperan, %4,9koa izan zen. Konorabirusak jota erietxeetan dagoen pertsona kopuruak ere behera egin du eta gaur-gaurkoz, 336 gaixo daude gela arruntetan eta 153 ZIUetan.

 

Lotutako albisteak: