Ostiral honetan, maiatzak 14, jokatuko da Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa. Bertan arituko da bertsotan Amets Aizpurua gazte getariarra, finalerako txartel bat eskuratzeko lehian. Berarekin batera, Jon Mendiluze, Lide Arregi, June Aiestaran, Sustrai Goenaga eta Uxue Ostolaza bertsolariak izango dira Arrasateko Kulturaten, 19:00etan.

Aurtengo edizioa apirilaren 23an hasi zen, Oiartzunen, eta maiatzaren 28an amaituko da Urnietan jokatuko den finalarekin. Ostiralean arituko direnekin, guztira hogei bertsolari gazte ari dira parte hartzen, lau kanporaketetan banatuta. Maiatzaren 14ko Arrasateko saioa izango da finalaren aurretik azkena. Bertarako gonbidapenak eskuratu nahi izanez gero, klikatu hemen.

Argazkia: Bertsozale Elkartea