Aurten ere ezin izango dira ohiko Salbatore jaiak ospatu Getarian, eta lehengo urtean bezala, uneko osasun-egoerara egokitutako ekitaldiak antolatzea da asmoa. Udalak proposamenak egiteko aukera zabaldu die herritarrei eta datorren asteartea, maiatzaren 18a, arte egongo da ideiak bidaltzeko epea zabalik. Proposamenak kultura@getaria.eus posta elektronikora bidali beharko dira.