Amaitu berri den astean, Kajutei erabiltzaileak lortu du Getaiarrak taldeko puntuaziorik altuena; hain justu, 532.08 puntu. Horretarako, bataz beste 83 segundo behar izan ditu eta zuzen erantzundako galdera kopurua 9.71 izan da. Kajuteik lortutako puntuazioa, ordea, ez da taldeko marka gainditzeko nahikoa izan. Beraz, aurreko astean lortutako 551.33 puntuei esker, Iruenek jarraitzen du taldeko lider izaten.

531.06 punturekin eta Kajuteirengandik tarte oso txikira, astea bigarren postuan amaitu du Iruenek. Hirugarrena, berriz, 522.80 punturekin, Putzu izan da. Zazpigarren denboraldiak aurrera darrai eta gaur sasoiko laugarren asteari eman zaio hasiera. Lehia bizi-bizi dago eta aste batetik bestera gauzak asko alda daitezke.

 

Lotutako albisteak: