Gaur argitaratu du Osasun Sailak asteburuko koronabirus datuak biltzen dituen txostena. Horren arabera, atzo kutsatu bat atzeman zuten Getarian; ostiralean eta larunbatean, berriz, batere ez. Hala, intzidentzia-tasa 106,01era igo da.

Atzo Euskal Autonomia Erkidegoko positibo-tasa %4,5ekoa izan zen; bezperan baino 0,6 txikiagoa. Guztira 5.617 PCR eta antigeno proba egin eta 251 positibo atzeman zituzten. Positibo gehien, 129, Bizkaian aurkitu zituzten; Gipuzkoan 88 eta Araban 32.

Asteburuan zehar EAEko intzidentzia-tasa antzeko kopuruetan mantendu da; gaur-gaurkoz, 208,48an dago. Azken egunetako beheranzko joera hautsiz, erietxeetako gela arruntetan bezperan baino hamar lagun gehiago daude koronabirusak jota. ZIUetan, berriz, egoerak hobera egin du eta aurreko egunean baino bi gaixo gutxiago daude.

 

Lotutako albisteak: