Atzo bildu zen Labiren Aholku Batzordea, eta aire zabaleko kirol-jardueretan neurriak malgutzea eta hainbat jardueren ordutegia zabaltzea erabaki zuen. Indarrean dauden neurri nagusiak mantendu egingo dira, baina dekretu berriak bost aldaketa jasotzen ditu: aire zabalean pertsona kopurua mugatu gabe egin ahal izatea kirola; establezimenduen eta kirol jardueren ordutegia 24:00ak arte luzatzea; garraio publikoaren irteteera ordutegia 24:00ak arte luzatzea; aisialdiko taldeak gehienez 10 lagunekoak izatea, betiere egonkorrak direla bermatuz gero; eta aire zabaleko erakusketa eta bisita turistikoetan taldeak 10 lagun artekoak izatea. Horiek bihartik, ekainaren 2tik, aurrera jarriko dira indarrean.

Bilkuraren ostean egindako agerraldian, hartutako neurri berrien jarraipena eta ebaluazioa etengabea izango dela azaldu zuen Iñigo Urkulluk. 20 eguneko epean berrikusiko dira, aldez aurretik edozein berregokitze egitea beharrezkoa ez bada, behintzat. Era berean, norberaren babeserako neurri guztiak betetzen jarraitzearen garrantzia nabarmendu zuen lehendakariak: “Tunelaren amaieran argia ikusten ari gara, baina zuhurtzia mantendu behar dugu datozen hiru asteetan. Asko aurreratu dugu. Orain helburua da atzera ez egitea”.

Aurrerago neurri murriztaile gehiago

Labik beste bederatzi neurri murriztaile izan zituen mahai gainean, baina horien aplikazioa atzeratzea erabaki du. Hain zuzen, osasun zerbitzuen okupazia eta ZIUetako oheen erabilera bigarren agertokira jaitsi arte edota intzidentzia-tasa 150 kasuen azpitik kokatu arte.

Hauek dira bederatzi neurriak: kirol jarduerak eteteko eta establezimenduak ixteko ordutegia 01: 00etara luzatzea; merkataritzan, azoketan, kanpoko kultur-ekitaldietan eta kultur-aretoetan edukiera handitzea; ekitaldietarako edukiera muga handitzea, 600 pertsona barnealdean eta 800 kanpoan; ostalaritza establezimenduetan mahai bakoitzeko sei pertsona egotea; txokoak eta elkarte gastronomikoak irekitzea; barruko kirol jarduerak ahalbidetzea, gehienez 10 pertsonako taldetan; kirol-ekitaldietan publikoa baimentzea %60ko edukierarekin, eta gehienez 800 pertsona barnealdean edo 1.200 kanpoan; bisita gidatuen, turistikoen… kanpoko jardueretan pertsona-taldeak handitzeko aukera ematea; edukiera %60ra handitzea igerilekuetan, lorategietann, hoteletako terrazetann eta kanpinen kanpoaldean.

 

Lotutako albisteak: