Osakidetzak ez du koronabirus kutsatu berririk zenbatu herrian, eta beraz, intzidentzia-tasa 70,67tik 35,34ra jaitsi da. Azken hamalau egunetan, positibo bakarra atzeman dute; zehazki, joan den igandean.

Positibo-tasari dagokionez, bezperako datuak baino okerragoak dira gaurkoak. Izan ere, herenegun 9.070 PCR eta antigeno proba egin eta 301 positibo identifikatu zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan; atzo, aldiz, 7.864 test egin eta 325 kutsatu zenbatu zituzten. Intzidentzia-tasak, ordea, apur bat behera egin du eta gaur-gaurkoz, 204,53an dago.

Erietxeetako egoerak hobera egin du, batez ere ZIUetan, eta ospitaleratutako pertsona kopurua 252 izatetik 238 izatera igaro da; horietatik 155 gela arruntetan daude eta 83 ZIUetan.

Lotutako albisteak: