Jada, Egunean Behineko zazpigarren sasoiak dituen hamar asteetatik bost egin ditugu; alegia, dagoeneko, denboraldiaren erdia egin dugu. Bosgarren asteko irabazlea, 561.84 punturekin, Kajutei izan da. Asteko garaipena eskuratu arren, gutxigatik, baina ez du Getaiarrak taldeko langa gainditzerik lortu. Izan ere, aurreko astean, 568.99 puntu lortu zituen Iruenek eta, momentuz, berak jarraitzen du lidertzan.

Bigarren eta hirugarren sailkatuak Unai eta Maialen izan dira, 555.79 eta 529.88 punturekin, hurrenez hurren. Denboraldi honetako hirugarren garaipena izan da Kajuteirentzat, eta gaur-gaurkoz, bera da aste gehien irabazi dituen erabiltzailea. Joan den astean, 9,71 galdera zuzen erantzun ditu, bataz beste, 9,71 segundotan.

 

Lotutako albisteak: