Iragan berri den astean, 553,56 punturekin, Iruenek lortu du Getaiarrak taldeko lehen postua. Egunean Behineko denboraldi honetako hirugarren garaipena izan da erabiltzaile horrentzat. Bigarren eta hirugarren sailkatuak Oier IA eta Kajutei izan dira, 533,12 eta 532,92 punturekin, hurrenez hurren.

Dagoeneko, zazpigarren sasoiko sei aste jokatu dira eta garaipen kopuruari dagokionez, Iruene eta Kajutei berdinduta daude; bakoitza hiru astetan izan baita irabazlea. Hala ere, orain artean, taldeko puntuaziorik altuena Iruenek duela bi aste lortutakoa da: 568.99 puntu. Beraz, hortxe jarraitzen du getariarren taldeko markak eta, datozen asteetan, kopuru hori gainditzen saiatu beharko dira lehiakideak.

 

Lotutako albisteak: