Osasun Sailaren azken txostenaren arabera, ostiralaz geroztik, Osakidetzak ez du koronabirus kutsaturik atzeman herrian. Hala, intzidentzia-tasak behera egin du eta, momentuz, 106,01an kokatu da.

Euskal Autonomia Erkidegoan, ostiralean baino positibo gutxiago zenbatu zituzten atzo. Orotara, 4.015 PCR eta antigeno proba egin zituzten, bezperan baino 1.599 test gutxiago, eta 98 positibo zenbatu zituzten, aurreko egunean baino 70 gutxiago. Hala, gaur-gaurkoz, positibo-tasa %2,4koa da; intzidentzia-tasa, bestalde, 114,29koa.

Erietxeetako egoerak, ordea, apur bat okerrera egin du. Gela arruntetan 69 pertsona daude, bezperan baino zazpi gehiago. ZIUetan, berriz, azken bi egunetan, gaixo kopurua mantendu egin da: 50 lagun daude bertan koronabirusak jota, ostiralean baino hiru gehiago.