Joan berri den astean, Muji10 erabiltzailea izan da Egunean Behineko Getaiarrak taldeko irabazlea. 533,62 puntu eskuratuta, sailkapenean buru amaitu du astea. Bigarren postua Unaik eta hirugarrena Iker Aizpuruk lortu dituzte, hurrenez hurren, 513,19 eta 507,67 punturekin.

Orain arte, zazpigarren sasoi honetan, soilik, Kajuteik eta Iruenek lortu dituzte garaipenak: Kajuteik hirutan eta Iruenek, berriz, bost aldiz. Hala, irabazleen zerrendara hirugarren izen bat, Muji10ena, gehitu da.

Lehia iritsi da azken txanpara, eta aste honekin batera amaituko da denboraldia. Beraz, hauxe izango da Getaiarrak taldeko lider izendatu nahi duenarentzat azken aukera; horretarako, duela bi aste 579,91 puntutan Iruenek ezarritako langa gainditu beharko du.

 

Lotutako albisteak: