Urtero bezala, Salbatore Egunez kontzertua emango du Getariako Musika Bandak. Ostiralean, abuztuaren 6an, 12:30ean hasita, Harritarten egingo dute emanaldia. Ondorengoak dira kontzerturako prestatu dituzten piezak: Yayian (J. Susi), Arsenal (Jan Van der Roost), Hollywood Milestones (moldaketa: John Higgins), Frenesí (moldaketa: Naohiro Iwai) eta Homenaje a Mexico (moldaketa anonimoa). Hala ere, goizetik hasiko dira musika tresnak astintzen; izan ere, 09:30etik aurrera, herriko kaleak alaituz eta esnatuz diana egingo dute.

Diana eta kontzertua ez ezik, datozen egunetan beste zenbait ikuskizunetan ere parte hartuko du bandak. Horien berri emanez bideotxo bat egin dute taldeko kideek.