Osasun Sailaren azken txostenaren arabera, bost COVID-19 kutsatu berri atzeman dituzte herrian; azken egunetan, egun bakar batez atzemandako kopururik altuena izan da. Hala, intzidentzia-tasak beste koska bat egin du gora eta, ia 1.000ko tasara iritsita, 918,73an kokatu da.

Euskal Autonomia Erkidegoan ere, aurreko egunean baino positibo gehiago zenbatu dituzte, nahiz eta test gutxiago egin. Guztira, 9.429 PCR eta antigeno proba egin eta 1.086 positibo identifikatu dituzte; alegia, egindako testetatik %11,5a izan da positiboa. Hala ere, intzidentzia-tasa 839,79tik 817,20ra jaitsi da.

Atzo 72 pertsona erietxeratu zituzten. Hala, gaur-gaurkoaz, 266 lagun daude erietxeetan koronabirusak jota, bezperan baino 26 gehiago. ZIUetan, berriz, 61 gaixo, aurreko egunean baino bi gutxiago.

 

Lotutako albisteak: