Getaria.Gozatu.Kultura egitasmoaren baitan, Berdinki konpainiaren eskutik, Mikra zirku garaikideko ikuskizuna ikusteko aukera izan zuten atzo Askizura bertaratutakoek. Konpainia horrek sortutako lehenengo ikuskizuna da Mikra. Emanaldia San Prudentzion egitekoa bazen ere, eguraldia dela eta, azkenean, Askizuko frontoian egin zen.

20:00etan hasita, Irati Gonzalezek eta Koldo Arakistainek akrobaziez betetako ikuskizuna egin zuten. Umoretik landutako saioa izan arren, genero berdintasunaren eta genero etiketak alde batera uztearen aldeko aldarri sendoa egin zuten.

Lotutako albisteak: