Iazko etenaldiaren ondoren, aurten, Kosta Gastronomika ekimenaren baitan, 12 esperientzea gastronomiko eskainiko dira Urola Kostan zehar. Esperientzia horiez gozatu ahal izateko aurrez erreserba egitea beharrezkoa da. Erreserbak eskualdeko turismo bulegoetan egin daitezke. Euskaraz eta gaztelaniaz gain, batzuk ingelesez nahiz frantsesez ere egingo dira.

Proposamenetako bat, Getariako txakolina, Getarian gauzatuko da. Herriko upeltegiak eta mahastiak ikusi eta beren eguneroko jarduna ezagutzeko aukera izango dute parteideek. Bertan, pintxoak eta txakolina ere dastatuko dituzte. Esperientzia gastronomiko hau asteartetik larunbatera, 11:30ean hasita, egingo da eta 18 euroko kostua izango du; ingelesez egiteko aukera ere izango da. Kosta Gastronomikaren webgunean topatu daiteke 12 esperientziei buruzko informazioa.