Azkenean; atzo estreinatu ahal izan zuten Getarian.Gozatu.Kultura. programarako Bista Onan muntatutako agertokia. Eguraldiak zalantzak eragin arren, Kantu Kolore taldeak bertan egin zuen Ametsen urtebetetzea ikuskizuna.

Aurrez aurre, adin ezberdinetako haurrak eta haien gurasoak. Taldekideek zein bertaratutako umeek elkarrekin abestu zuten: hilabeteak lehenik, norberaren gorputza aske maitatzeko beharra gero, eta Peru krokodriloaren nahiz lagunen etorrera azkenik. Horrez gain, aulkian eserita egonda ere, erritmorik ez dutela falta erakutsi zuten getariarrek, besteak beste, taldeak proposatutako dantza eta ariketekin. Txikienen aitzakian Bista Onara joandako helduek ere gozatu ederra hartu zuten atzokoan.

Musika Hamabostaldiko kontzertua

Bestelako giroan egin zen Musika Hamabostaldiaren Arraun ta amets-Soñando el mar kontzertua elizan. Maisutasunez interpretatu zituzten hainbat konposatzaileren lanak Javier Perez de Azpeitia pianistak eta Jone Martinez sopranoak elkarrekin. Abesti bakoitzaren ostean, Iñaki Beraetxek hitza hartu eta poemagile ugariren poesiak errezitatu zituen, euskaraz nahiz gaztelaniaz.

Lotutako albisteak: