Alamedatik Habanerara Bertso Eskolak antolatuta, larunbatean, irailak 11, egingo dituzte aurtengo bertso-paper musikatuak. Emanaldia 19:00etan izango da Bista Onan.

Parte-hartzaile ugari izango ditu aurtengoan, bertsotan Ane Ezenarro, Nerea Kamio, Amets Aizpurua, Danel Olano, Uxune Areizaga, Libe Goenaga, Saioa Martinez de Lahidalga, Aritz Aranburu eta Oinatz Aranburu ariko dira. Aurten zabaldu egin dute musikarien zerrenda eta Libe Goenagak, Aner Peritzek, Nerea Martinez de Lahidalgak eta Xabier Etxanizek osatuko dute. Aurkezle lanetan, berriz, Ibon Iribar Kortxok jardungo du.

Egungo egoerak hala behartuta, edukiera mugatua izango da eta gonbidapena eskuratu beharko da emanaldia ikusteko. Antolatzaileek jakinarazi dute saioan bertan eskuratu ahal izango direla. Gainera, eguraldi txarrarentzako ere aurreikuspena egina dute: hala egingo balu, eskolako aretora lekualdatuko lukete ekitaldia.