Esperantzak herrian ilusioa berpiztu duen honetan, harrobia lantzeko asmotan jarraitzen du Getariako Arraun Elkarteak. Hargatik, beraiekin bat egiteko deia egin diete 2004 eta 2009 urteen artean jaiotako gaztetxoei.

Lehen hitzordua datorren astelehenean, irailak 13, izango dute, 18:30ean, elkartearen lokalean. Bertaratu ezin baina interesa dutenei beraiekin harremanetan jartzeko eskatu diete; posta elektroniko helbide hau eman dute horretarako: getariakoarraunelkartea@gmail.com.

 

Lotutako albisteak: