Ikasturte berriarekin esperientzia berriak probatzeko aukera izango dute herriko umeek. Hala, bihartik asteazkenera, irailaren 13tik 15era, doako zumba eskaintza izango dute eskura Sahatsaga kiroldegian. Hain zuzen ere, lau urtetik gorako haurrek baliatu ahal izango dute aukera.

Bi saio egingo dituzte egunero, 16:15etik 17:15era lehenengoa eta 17:15etik 18:15era bigarrengoa. Informazio gehiago jaso nahi dutenek Getariako kiroldegira deitu dezakete, 943 140 432 telefono zenbakira.

Kiroldegitik jakinarazi dutenez, beste ikastaroetarako ate irekiak hilaren amaieran izango dira.

 

Lotutako albisteak: