Umorez, kritikaz eta formaltasun faltaz osatu ohi da bertso-paper musikatuen emanaldia. Hala izan da aurten ere eta Alamedatik Habanerara Bertso Eskolak lortu zuen larunbatean herritarrengana heltzea. Bista Onako plaza jendez bete zen, paperak eskuetan, haiekin gozatu eta abesteko.

Oroimenerako tarterik ere izan zen. Urtero omentzen dute bertsolariren bat, haren bertso sorta bat kantatuz; aurten, duela hilabete batzuk hildako Juanito Eizagirre getariarra izan dute gogoan. Hark bale arrantzaz idatzitako bertso sorta abestera emanaldian parte hartu zuten bertsolari eta musikari guztiak igo ziren.

 

Lotutako albisteak: